Haizea ostegun arratsalde honetan hasiko da zakartzen:
EGUNOTARAKO IRAGARPENA
Ekainak 6, osteguna
"Gaur hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira eta tenperaturak gora egingo du. Hodeiak izango diren arren, ostarte ederrak ere ikusiko ditugu eta horrekin batera dezente epelduko du; maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira. Orduak igaro ahala, haizea indartu egingo da; ekialdetik joko du kostaldean eta hego-ekialdean gainerako tokietan. Egunaren amaieran hegoaldetik finkatuko da denean eta zakar ibiliko da. Hodeiak ugaritu egingo dira baina gaur ez dute euririk utziko".
Ekainak 7, ostirala
"Ostiralean haizea oso zakar ibiliko da; goizean hego-mendebaldetik joko du eta mendebaldetik eguerditik aurrera. Hodeitza aldakorra izango da. Goizaldean eta goizeko lehen orduetan fronte bat igaroko da eta euria egingo du. Goizak aurrera egin ahala, berriz, argitzera egingo du. Arratsaldean hodeiak garatuko dira eta han-hemenka zaparrada batzuk utziko dituzte. Haizeari dagokionez, egunaren lehen partean hego-mendebaldekoa nagusituko da, bolada oso gogorrekin, batez ere mendebaldeko eskualdeetan. Egunaren bigarren zatian mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta kostaldean eragingo du gehienbat. Tenperaturak behera egingo du eta ozta-ozta iritsiko da 20 ºC-ra".
Ekainak 8, larunbata
"Larunbataren lehen zatian eguzki giroa nagusituko da eta ekialdeko haize suabea ibiliko da. Arratsaldetik aurrera ipar-haizea sartuko da eta hodeiak ugarituz joango dira, eta baliteke gauean euri pixka bat egitea. Eguneko tenperaturak gora egingo du; maximoak gutxi igoko dira kostaldean, baina barnealdean igoera handiagoa izango da".
Informazio eguneratua, hemen: euskalmet.eus