Urbil, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren babesle berria

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 7a, 09:10

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) lankidetza hitzarmena sinatu du merkataritza-gunearekin. Akordio honi esker, Urbilek Herriarteko Txapelketako lau finalak eta Gipuzkoako Txapelketako emakumezkoen eskuz banakako finalak babestuko ditu.

Andoni Lertxundi Arratibel Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidenteak eta Javier Colorado Frías Urbil merkataritza-guneko gerenteak hartu zuten parte atzoko hitzarmen ekitaldian.

Javier Coloradok tokiko proiektuak laguntzeko konpromisoa azpimarratu zuen, eta kirol praktika bultzatzearen garrantzia gogoratu. Usurbil Kirol Elkarteko nesken taldeko babesle ere bada Urbil merkartaritza-gunea.

Andoni Lertxundi, bere aldetik, pozik azaldu zen Urbilekin sinaturiko lankidetza-hitzarmenarengatik. Akordio honi esker, Urbilek Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako lau finalak (eskua, larruzko paleta eta pala motza, zesta-punta eta gomazko paleta) eta Emakumezkoen eskuz banaka lau t’erdiko Gipuzkoako Txapelketaren finalak babestuko ditu.

Horretaz gain, eta euskal pilotari ikusgarritasuna eman asmoz, Urbilek pilota jaialdietara joateko sarrerak banatuko ditu bere bezeroen artean.