"Egun bat ikastolan" antzezlana 18:00etan Sutegin, Udarregiko antzerki taldearen eskutik

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 11a, 09:08

Larunbateko Ikastola Eguna girotzeko ekitaldia izango dugu astearte honetan, ekainak 11 18:00etan Sutegin. Jangela orduetan antolatzen diren ekintzen artean, antzerkigintza lantzen duen taldeak hilabeteotan ondutako "Egun bat ikastolan" lana estreinatuko du jendaurrean.

Ikasturte amaiera festa giroan agurtuko du Udarregi Ikastolak, ekainaren 15ean, haur jolas, musika, dantza edota herri bazkari baten bueltan. Aurretik ordea, Ikastola Eguna girotze aldera, ikasleen sortze lanaz gozatzeko aukera izango da. Jangela orduetan, bertsolaritza, xake edota antzerki ikastaroetan parte hartzeko aukera dute Udarregi Ikastolako ikasleek. Ixabel Agirresarobek zuzenduriko astelehen eguerdietako antzerki saioan, lan berri bat sortu eta ontzen aritu da 6-11 urte arteko ikasle talde bat azken hilabeteotan; “egun bat ikastolan” izenekoa.

“Beraiek sortutako istorioa da. Hori bultzatzen dugu”, adierazi digute taldetik. Hilabetetotan landutakoa jendaurrean aurkezteko garaia heldu zaie. Asteartean (ekainak 11) 18:00etan Sutegin estreinaldi eguna.

Hurrengo ikasturtera begira da jada taldea. Segida emateko asmotan dira, eta Muxurbil Antzerki Taldearekin ere bat egitea planteatzen dabiltza. 

Ekainak 11, asteartea
18:00 
Udarregi Ikastolako antzerki taldearen emanaldia Sutegin: “Egun bat ikastolan”.
Sarrerak doan, gonbidapenen bidez banatuko dira emanaldi egunean bertan.

Ekainak 14, ostirala
17:00 
“Hondartzaren amaiera” antzezlana Olanoeneko anfiteatroan.
Ondoren, txokolate jana Askatasuna plazan.

Ekainak 15, larunbata: Udarregi Ikastolaren Eguna
08:30 Esnadeia herrian zehar, herriko txistularien eskutik.

09:00-12:00 Ikastola eta Oiardo Kiroldegi inguruan jolasak ikasleentzat.

12:00-12:50 HH-koen “Abere Festa” ikuskizunaKiroldegian.

Oharra: 11:40ean irekiko dira futbol zelaiaren aldeko ateak. Sarrera-txartelak bertan emango dira. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.
14:00-19:00 Herri bazkaria frontoian. Txartelak ekainaren 6ra arte salgai ikastolako idazkaritzan. Hurbilago Elkarteak sukaldaturiko menua: 
-Haur eta gaztetxoentzat: makarroiak tomatearekin, oilaskoa saltsan, izozkia, ogia eta ura.
-Helduentzat: itsas entsalada, oilaskoa saltsan, gazta krema eta azenario tarta, ogia, sagardoa/ardoa/ura, kafea.
Bazkalostean:
15:30-16:00 LH5. maila. Musika saioa frontoian.
16:00-17:00 Julen magoa Sutegi atarian.
17:00-19:00 Alaken taldea, Muxikoak eta gehiago frontoian.
Antolatzaileak: Udarregi Ikastola eta Hitz Aho Guraso Elkartea.