Andatzakoen Ezkabako irteera iruditan

Ezkabako gotorlekua eta Saigots lotu zituen ibilbidea osatu zuten mendizaleek igandean, Andatzak antolaturiko txangoan. Irteerako irudiak sarean zintzilikatu dituzte. Mendizaleontzako beste bi hitzordu hilabeteotarako; irailaren 21 eta 22ko Pirinioetako asteburu pasarako izen emateak zabalik segitzen du, baita uztailaren 6rako antolatu den Uxue Trail, Usurbilgo 1. Mendi Lasterketan apuntatzeko epeak ere.

Ondoko esteka honetan zintzilikatu dute igandeko txangoko irudi bilduma:
https://photos.app.goo.gl/1jSYZhCQbPX3Bxuv7

Pirinioetako Estos bailarara asteburupasa irailean Andatzakoekin
Irailaren 21etik 22ra Estos bailarara asteburupasa antolatu du Andatza M.K.K.-k. 5 hirumilako egingo dituzte. Estoseko aterpean hartuko dute ostatua. Pirinioetako asteburupasarako izen ematea zabalik izango da uztailaren 15era arte. 


PIRINIOETARA ASTEBURUPASA
Noiz: irailak 21-22.
Zonaldea: Estos bailara.
Ibilbidea: 5 hirumilako egingo dira. "Estoseko bailarara joango gara, Clarabides eta Gías mendietatik barrena 5 hirumilako egiteko asmoz: Pico Clarabide Oriental (3012 m), Clarabide Central (3020 m), Clarabide Occidental (3005 m), Pico Gías (3011 m) eta Gías Este (3002 m). Estoseko aterpean ostatua hartuko dugu".

Behin behineko egitaraua:
-Irailak 21: 6:00etan Usurbildik autobusez abiatu. Bidean geldialditxoa egin ondoren, Estoseko aparkalekura iritsi eta Estoseko aterpera abiatu.
-Irailak 22: Estos Aterpetik Clarabides eta Giaseko gailurrak egiteko asmoz abiatu. Ondoren, aparkalekura jaitsi autobusa hartzeko eta ilunabarrean Usurbilera itzulera.

Prezioak:

-Andatzako bazkideek: 37,50 euro FEDME gehigarria dutenek, 45 euro FEDME gehigarria ez dutenek.
-Andatzako bazkideak ez direnek: 77,50 euro FEDME gehigarria dutenek, 85 euro FEDME gehigarria ez dutenek.

Izen ematea: uztailaren 15a baino lehen, ordainketa egin Andatzakoen kontu zenbakiotako batean:
RURAL KUTXA: 3008 0259 1630 0543 0321
KUTXABANK: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:
-Plaza kopuru mugatua.
-Izen emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte.
-Lehentasuna Andatza M.K.K.-ko bazkideek izango dute.
-Andatza M.K.K.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean. Komenigarria da izapidetza ahalik eta azkarren egitea".

Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.K.

Uxue Trail, Usurbilgo Lehen Mendi Lasterketa solidarioa uztailaren 6an
Mendi Lasterketa ospatuko da estreinakoz Usurbilen. Uztailaren 6an Andatza inguruak zeharkatuko dituen proba herrikoiari Uxue Trail izena jarri dio antolakuntzak, Phelan-McDermid Sindromea duen Uxue Martin gaztetxoaren aldeko ekimen solidarioa izango baita. Izen ematea zabalik dago jada.

Phelan-McDermid Sindromea ezagutarazi eta gizartea gaixotasun honekiko sentsibilizatzea da lasterketaren helburu nagusia. "Phelan-McDermid Sindromea, edo 22q13 kromosomaren gabetzea, gure herriko Uxue txikiak duen gaixotasun arraroa ezagutarazteko antolatu dugu Andatza mendian zehar ibiliko den mendi lasterketa hau", berri eman du antolakuntzak. Gaixotasun honi buruzko informazio gehiago, hemen: 22q13.org.es 

Ohartarazi dutenez ordea, "sindromearen ikerketarako ere ahalik eta laguntza gehiena eman nahiko genuke". Laguntzeko bide ezberdinak izango ditugu; batetik, Uxue Trail proban izena eman eta lasterketan parte hartzea uztailaren 6an. Bi distantzietako proba, proba motza edo luzea egin ahalko da. Lasterka aritu nahi baina ezin duenak, badu elkartasuna adierazteko beste modu bat ere; dortsal solidarioa eskuratzea. Alegia, nahiz eta lasterketan ez parte hartu, aipatu sindromearen ikerketara bideratuko den diru ekarpena egin daiteke. Guztia, kronoak.com atariaren bidez.

UXUE TRAIL
Eguna: uztailak 6, larunbata.
Abiatzeko hitzordua: 9:00etan, Usurbilgo frontoitik.
Bi proba aukeran: 
-Luzea: 20 km. Prezioa: 20 euro.
-Motza: 11 km. Prezioa: 15 euro.
-Dortsal solidarioa. Donazioa.
Izen ematea: kronoak.com atarian, uztailaren 5eko gaueko 22:00ak arte.
Oharra: oparien zozketa lasterketa amaieran, parte-hartzaile guztien artean.