Afari batekin borobilduko du Usurbil K.E.-k 2018-19 denboraldia

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 12a, 09:14

Ekainaren 22an izango da, ohi denez, Kalezarko San Joan jaien asteburuan. Kirol urtea, jokalari, guraso, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak batuko dituen otordurako txartelak aurrez eskuratu beharko dira Bordatxon.

Une gozo bat baino gehiago biziarazi izan dizkien 2018-19 denboraldia festa giroan agurtzera doa Usurbil Kirol Elkartea, ekainaren 22rako (larunbata) 21:00etan frontoian antolatu duten afariarekin. “Animatu denboraldi honi denok elkarrekin jai giroan amaiera ematera!”, luzatu dute gonbita Usurbil Kirol Elkartetik.

Hemen, afarian dastatu ahalko den menua: enbutidoak, txanpiak saltsan, lumagorri oilaskoa, saiheskia letxugarekin. Ijito-besoa izozkiarekin. Kafea. Edariak, txotx sagardoa, eta bestelako edariak. Guztia, 20 euroren truke, 12 eurotan 14 urtera arteko gazteek. Txartelak aurrez eskuratu beharko dira, ekainaren 20a baino lehen, Bordatxon.