Uda honetan ikastaro ugari eskainiko dituzte TaPunturen egoitzan

Ekainean egun bakarreko ikastaroak eskainiko dituzte. Uztailerako eta abuzturako ordea, iraupen luzeagoko ikastaro irekiak antolatu dituzte. 

 

 

Ekaineko ikastaroak

Ikasi aldizkariak eta eskuorriak maketatzen InDesignekin

Ekainak 24 astelehena.

 

Eman mugimendua irudiei After Effectsekin! 

Ekainak 25 asteartea.

 

Nola egin ‘brainstorming’ saio eraginkorrak? 

Ekainak 26 asteazkena.

 

Diseinuak egiten ikasi Canva tresnarekin

Ekainak 27 osteguna.

 

Udako ikastaro irekiak

Udan zehar iraupen luzeagoko ikastaroak antolatu dituzte, “9 eta 15 ordu arteko formazio sakonagoak. Modu honetara ikasketa prozesua praktikoagoa izan daiteke”, TaPuntukoek aditzera eman dutenez.

 

Bideogintza mugikorrarekin! (14-18 urte) 

Uztailak 4, 5, 8, 9 eta 10.

Bideo bat osatzeko gidoia egiten ikasteaz gain, mugikorrarekin grabazioa egingo dute. “Jasotako irudiekin eta aplikazioen laguntzaz, bideoa editatu eta emaitza paregabea lortuko dugu”.

 

Marketin digitaleko plan bat garatzen! 

Uztailak 16, 18, 23, 25, 30.

Marketin plan baten zatiak ezagutzeaz gain, martxan jartzeko gakoak irakatsiko dituzte ikastaro honetan. “Estrategian oinarrituko gara eta marketin ekintzak jorratuko ditugu”.

 

Diseinu grafikoan hastapen praktikoa 

Abuztuak 5, 6, 7, 8 eta 9.

Diseinu grafikoaren hastapenerako ezagutza teorikoez gain, “Adoberen aplikazio erabilienetan hastapen praktikoa egingo dugu: Photoshop, Illustrator eta InDesign ezagutuz”.

 

Sare sozialak eta pribatutasuna gure haurrentzat (gurasoak) 

Abuztuak 12,13 eta 14.

Seme-alabak sare sozialetan eroso aritzen dira, baina ez da gauza bera gertatzen gurasoen kasuan. “Irakasteko ikasi behar delako, etorri eta landu gurekin sare sozialen pribatutasun aukerak, eta heldu lasai etorkizunari”.

 

 

Informazio gehiago

info@tapuntu.eus

www.tapuntu.eus/ikastaro-irekiak/