3 langabetu gehiago maiatzean, kontratazioak ere gorantz egin duen arren

Koxkatxo bat gorantz egin du langabetu kopuruak apiriletik maiatzera, 214tik 217ra. Erregistraturiko lan kontratu kopurua ere gehitu da nabarmen. Joan den hilabetean tartea murritzagoa izan arren, nabaria izaten segitzen du oraindik emakumezko langabetu gehiago egon eta emakumezko gutxiago kontratatzen segitzen dela.

217 langabetu zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak maiatzean Usurbilen, apirilean baino 3 herritar gehiago. Buruntzaldean ere zertxobait gorantz; 9 langabetu gehiago. Gipuzkoan aldiz, 309 langabetu gutxiago zenbatu dituzte. 

Erregistraturiko lan kontratu kopuruak ere gorantz egin du nabarmen. Apirilean 327 izan ziren, maiatzean 70 gehiago, guztira 397. Gehienak, 299, aldi baterako eta 242 zerbitzuen sektorean. Emakumezko eta gizonezko langabetu kopuruen arteko aldea murriztu den arren, oraindik orain emakumezko langabetu gehiago izaten segitzen du udalerri honek (119) gizonezko langabetuak baino (95). Eta gizonezko gehiago kontratatzen segitzen da (195 maiatzean) emakumezkoak baino (132 maiatzean).

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2019ko maiatza
Usurbil: 217.     Buruntzaldea: 2.902.    Gipuzkoa: 29.933.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 98.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 30.
45 urtetik gora: 60.
 

Emakumezkoak: 119.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 50.
45 urtetik gora: 59. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 7.
Industria: 37.
Eraikuntza: 22.
Zerbitzuak: 135.
Aurretik lanik gabe: 16. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 597.
Astigarraga: 241.
Hernani: 827.
Lasarte-Oria: 803.
Urnieta: 217.
Usurbil: 217.
Guztira: 2.902. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.933.

Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 397.
Aldi baterakoak: 365  (187 gizonezko, 178 emakumezko).
Zerbitzuen sektorean: 296.
Sexuaren arabera: 209 lan kontratu gizonezkoenak, 188 emakumezkoenak.