"Egun bat ikastolan" antzezlana estrenatu dute Sutegin

Noaua Aldizkaria 2019ko ekainaren 13a

Asteartean aurkeztu dute "Egun bat ikastolan" antzezlana Udarregi Ikastolako ikasleek. Ikastolako eguneroko martxa irudikatzen duen antzezlana Ikastola Egunaren atarian egin duten beroketa-saiotzat uler daiteke. Gogoratu larunbatean izango dela aurtengo Ikastola Eguna.

Hona larunbateko Ikastola Eguneko egitaraua:

08:30 Esnadeia herrian zehar, herriko txistularien eskutik.

09:00-12:00 Ikastola eta Oiardo Kiroldegi inguruan jolasak ikasleentzat.

12:00-12:50 HH-koen “Abere Festa” ikuskizuna kiroldegian.

Oharra: 11:40ean irekiko dira futbol zelaiaren aldeko ateak. Sarrera-txartelak bertan emango dira. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.
14:00-19:00 Herri bazkaria frontoian. Txartelak ekainaren 5etik 10era arte salgai ikastolako idazkaritzan. Hurbilago Elkarteak sukaldaturiko menua: 
-Haur eta gaztetxoentzat: makarroiak tomatearekin, oilaskoa saltsan, izozkia, ogia eta ura.
-Helduentzat: itsas entsalada, oilaskoa saltsan, gazta krema eta azenario tarta, ogia, sagardoa/ardoa/ura, kafea.
Bazkalostean:
15:30-16:00 LH5. maila. Musika saioa frontoian.
16:00-17:00 Julen magoa Sutegi atarian.
17:00-19:00 Alaken taldea, Muxikoak eta gehiago frontoian.