"Hondartzaren amaieran" ikuskizuna eta txokolate jana, Ikastola Egunaren bezpera honetan

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 14a, 07:29

Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkarteak girotuko digu ikastola Egunaren bezpera hau. Arratsalde pasa antolatu dute Potxoenea bueltan; "Hondartzaren amaieran" ikuskizuna Olanoenea plazatxoan, eta segidan txokolate jana Askatasuna plazan.

"Ikusizko umorea, keinuzko antzerkia hitzik gabea. Aldo pertsonaia bitxi eta absurdoa da, eldarnioak dituena, eta hondarra zapaltzera gonbidatuko zaitu hitzik gabe. Senti ezazu kaleko brisa. Etzan xukaderan eta gozatu pertsonaia zentzugabeen karruselaz, guztien aurrean agertu eta desagertuko baitira zerumugan. Eraman zaitzatela inprobisazioaren marea biziek eta murgil zaitez sketch komikoen itsaso barean. Botila bat barruan mezua duena: keinuzko umorea guztiontzat!". 

Hortxe Ikastola Egunaren bezpera honetan eskainiko den  "Hondartzaren amaieran" ikuskizunaren abiapuntua. Ostiral honetan (ekainak 14) 17:00etan Potxoenea ondoko Olanoenea plazan. Segidan, barrua gozatzeko txokolate jana Askatasuna plazan. Guztia Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartearen eskutik. 

IKASTOLA EGUNA
Ekainak 14, ostirala
17:00 
“Hondartzaren amaiera” antzezlana Olanoeneko anfiteatroan.
Ondoren, txokolate jana Askatasuna plazan.

Ekainak 15, larunbata: Udarregi Ikastolaren Eguna
08:30 Esnadeia herrian zehar, herriko txistularien eskutik.

09:00-12:00 Ikastola eta Oiardo Kiroldegi inguruan jolasak ikasleentzat.

12:00-12:50 HH-koen “Abere Festa” ikuskizunaKiroldegian.

Oharra: 11:40ean irekiko dira futbol zelaiaren aldeko ateak. Sarrera-txartelak bertan emango dira. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.
14:00-19:00 Herri bazkaria frontoian.
Bazkalostean:
15:30-16:00 LH5. maila. Musika saioa frontoian.
16:00-17:00 Julen magoa Sutegi atarian.
17:00-19:00 Alaken taldea, Muxikoak eta gehiago frontoian.
Antolatzaileak: Udarregi Ikastola eta Hitz Aho Guraso Elkartea.