Goizeko 10:00etan finkatu dute Mikel Laboa plazan, Txikierdi aldera oinez abiatzeko hitzordua. Irteeran parte hartu nahi duenak ekainaren 13a baino lehen eman behar zuen izena (doan) bideotatik: 607 609 379 edo usurbil@aek.eus. Antolakuntzak ohartarazi duenez, plaza mugatuak izango dira.
Udan ere euskara ahotan hartu eta mintzapraktikan aritu nahi dutenentzat izen ematea zabaldu du Etumeta AEK euskaltegiak. “5-6 laguneko taldeak izaten dira; horiek osatzeko, kontuan hartzen ditugu parte-hartzaileen disponibilitatea, adina eta zaletasunak. Mintza taldeak bildu ahal dira kafetegian, tabernan, edo paseoan ibiltzeko... parte hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun giroan”. Mintzalagunekin batera, udan ere euskara ikasi edo maila hobetzeko ikastaro eskaintza zabala prestatu du AEK-k. Informazio gehiagorako: 607 609 379 / usurbil@aek.eus / aek.eus
Zumetaren erakusketa Donostian
Larunbatean Mintzalagunek antolatu duen irteeran bisitatuko duten arte estudioan sortu ditu Jose Luis Zumetak, Donostiako Ekain galerian ikusgai jarri dituen bere sortze lan berrienak. Formatu txiki eta ertaineko 23 sortze lan erakusgai ditu artista usurbildarrak, hiriburuko Alde Zaharrean.