“Zatozte gurekin, elkar ezagutzeko eta jaialdi polit baten bizitzeko!”

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 14a, 12:23

Xiberotar kulturak Usurbilgo kaleak bereganatuko ditu igande honetan ospatuko dugun Maskarada Egunarekin. Gonbita egina digute Xiberoako lagunek jaialdian parte hartzera eta egun honen aitzakian, elkar ezagutzan, hartuemanetan sakontzera. "Halako elgarretaratzeak normalizatu behar ditugu", adierazi digute Urdiñarbeko maskaradako lagunek. 

Xiberoako maskara taldetik igandeko jaialdian parte hartzera gonbidatu gaituzte. “Zatozte gurekin, elkar ezagutzeko eta jaialdi polit baten bizitzeko!”. NOAUA!ri adierazi diotenez, halako topaketak sustatu behar dira. “Xuberoako eta hegoaldearen arteko loturak ez dira gehienentzako ezagun, baina halako elgarretaratzeak normalizatu behar ditugu eta usuago egin, hortarik azkartuko da gure partaidegora!”. 

Xiberoatik aurreratu digutenez, “maskarada motibatua da Usurbilerat etortzeko”. 20 bat gazte etorriko dira gure artera asteburu pasa, maskarada “mesperatik zuekin haremanak barnatzeko”. Urtarriletik apirilera luzatu ohi duten maskaraden denboraldia amaitu dute. Baikor eta pozik. “Aurtengo giroa oso ona izan da, lau hilabete, 50 herritar 16 aste buruz elgarrekin herriz herri”, euskaraz eta haien kultura ezagutarazten. Horretan segi nahi dute, “hizkuntza gazteen ahotan izanen deno, maskarada badate”.

MASKARADA EGUNA
Ekainak 1-16
Iñaki Agirresaroberen “Zuberoako maskaradak” argazki erakusketa Artzabal tabernan.

Ekainak 16, igandea: Urdiñarbeko maskaradak
11:30 
Potxoenetik udalera dantzariekin abiatu.
11:45 
Harrera Udalaren aurrean.
12:00 Aurresku herrikoia (nahi duenak dantza egin dezake).
12:30 Gazteen harrera Askatasuna plazan.
13:00 Artzabal zahar etxean harrera.
13:30 Mikel Laboa plazan azken barrikada.
Ibilbide osoan Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoek eta herriko txorrotxek ere bertsoak abestuko dituzte.
14:30 Bazkaria Udarregi Ikastolako jangelan.
16:30 Ekitaldi nagusia pilotalekuan.