Naturalak badira izatez, are naturalago agertu dira jendaurrera gaurkoan. Abereak, baserria, landa eremua irudikatu eta plazaratu behar zuten. Jaione Eskuderok zuzenduriko koreografia ezin bereziago eta koloretsuekin emanaldi borobila eskaini dute beste behin Udarregiko Haur Hezkuntzako ikasleek, Ikastola Egun honetan Oiardo Kiroldegian.