Zuberoa eta Gipuzkoa inoiz baino gertuago

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 17a, 15:40

Urdiñarbeko maskaradaren ekitaldi nagusia arratsaldean izan zen, bostetan hasi eta kasi iluntzera arte. Hainbat eta hainbat herritar hurbildu ziren Zuberoako kulturan horren garrantzitsua den maskarada ikustera. Jantzi koloretsuekin eta tradizioak markatutako bereizketarekin dantza egin zuten. Gorriak batetik, beltzak bestetik. Antzezpena ere ikusgarria izan zen, zubereraz mintzo ziren taldeko ia 30 lagunek aho zabalik utzi zuten Usurbil. Amaieran, usurbildarrek ere keinu txiki bat egin nahi izan zieten maskaradari eta hemengo euskalkian antzezpen txiki bat egin zuten. Esker oneko hitzak bai alde batetik, bai bestetik, hala amaitu zen maskarada eguna. Hurrengora arte.