Aztarrika Usurbilgo gazte mugimenduak iragarri du hitzordua sare sozialen bidez. Garrantzizkotzat jo dute hitzordua eta bertaratzeko gonbita luzatu dute.
"Kaixo gazte!
Santixabelak bertan daude eta hauek denentzat giro seguru bat izateko azken txanpa geratzen zaigu! Asteartean 18:00tan elkartuko gara Potxoenean protokolo bat sortzeko, udalak ekarri duen Sortzen Elkartean eskutik. Oso garrantzitsua da eta ahal dugun gehienak azaltzea ezinbestekoa da! Animatuu!!!" hortxe bilerarako gonbita.
Zikiro janerako txartelak agortuak
Antolakuntzak ohartarazi duenez, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Usurbilgo jaietako zikiro-janerako txartelak agortu dira. Gogoan izan, “txartelak ezingo dira itzuli ekainaren 28tik aurrera”.