#M26 Gaur berrituko dituzte Gipuzkoako Batzar Nagusiak

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 19a, 08:00

Maiatzaren 26ko foru hauteskundeen emaitzetatik asteazken honetan berrituko dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Goizeko 10:00etarako iragarritako eratze bilkura honekin abiatuko dute 2019-23 legealdia.

Asteazken goizeko 10:00etan abiatuko da Miramonen duten egoitzan, Gipuzkoako Batzar Nagusiak eratzeko bilkura. Joan den larunbatean herrialde mailako tokiko erakundeak, udalak berritu ostean, maiatzaren 26an ospaturiko foru hauteskundeen emaitzak gipuzkoarron erakunde nagusian islatzeko garaia heldu da honenbestez. 

"Saioan adineko Mahaia eratuko da kide zaharrenarekin eta bi gazteenekin eta zaharrenak zuzenduko du Bilkura. Hautetsi bakoitza, deitua izan eta bertan dagoela esan ondoren, dagokion eserlekuan jarriko da, horrela, dagozkion betebeharrak eta eskubideak onartuz. Hori eginda, batzarkide-izaera bereganatuko du hautetsiak. Gero Mahaiko bost kideak aukeratzeko bozketak egingo dira: Mahaiburua, Batzar Nagusietako lehendakaria izango dena, lehen eta bigarren lehendakariordeak eta lehen eta bigarren idazkariak".

Segidan dituzue maiatzaren 26ko foru hauteskundeetan Usurbilen izandako emaitzak eta Gipuzkoako emaitza orokorrak:

2019ko FORU HAUTESKUNDEAK
USURBILGO EMAITZAK
Bozkak: 3.104 (%66,09).
Abstentzioa: 1.593 (%33,91).
Boto zuriak: 29 (%0,55).
Boto baliogabeak: 25 (%0,81).

EH Bildu 1.731 % 56,21
EAJ-PNV 721 % 23,41
PSE-EE 300 % 9,74
PODEMOS-AHAL DUGU 207 % 6,72
PP 56 % 1,81
Aulki Zuriak 18 % 0,58
Ciudadanos 17 % 0,55
Zuriak 29 % 0,94

GIPUZKOAKO EMAITZA OROKORRAK
Bozkak: 370.597 (%66,65).
Abstentzioa: 185.438 (%33,35).
Boto zuriak: 3.205 (%0,87).
Boto baliogabeak: 3.114 (%0,84).

EAJ-PNV: 20 batzarkide, 130.799 bozka (%35,59).
EHBildu: 17 batzarkide, 116.198 bozka (%31,61).
PSE-EE: 9 batzarkide, 62.846 bozka (%17,10).
Podemos-Ahal Dugu / Ezker Anitza-IU / Equo Berdeak: 4 batzarkide, 32.858 bozka (%8,94).
PP: batzarkide bat, 17.290 bozka (%4,70).
Ciudadanos: 0 batzarkide, 3.685 bozka (%1).
Aulki Zuriak: 0 batzarkide, 602 bozka (%0,16).
Zuriak: 3.205 bozka (%0,87).

Iturria: gipuzkoa.eus