Futbol eta eskubaloi kluben eguna larunbatean

Amaitu duten 2018-19 denboraldia jai giroan agurtuko dute larunbatean Usurbil F.T.-k eta Usurbil K.E.-k. Lagun arteko neurketak eta eguna borobiltzeko, afari bana antolatu dute.

Ikasturtearekin batera kirol urteak ere berea egin du. Akabo 2018-19 denboraldia herriko kirolarientzat ere. Ohi bezala ordea, merezi moduan, festa giroan murgilduko dira oporretan. Usurbil F.T.-k eta Usurbil K.E.-k, jokalari, entrenatzaile, guraso eta zuzendaritzako kideak batu nahi dituzten lagun arteko jolas eta afariak antolatu dituzte larunbaterako, ekainak 22.

Usurbil F.T. Eguna
Futbol taldeen bilguneak jolasak eta bazkaria iragarri ditu klubeko gaztetxoentzat, taldeko kide ororentzako afaria gauean Askatasuna plazan:
11:00-13:00
 Futbol Eskola eta alebinen jolasak herrian zehar.
13:30 Bazkaria Askatasuna plazan.
21:00 Klubeko afaria Askatasuna plazan.
Antolatzailea: Usurbil F.T.

Usurbil K.E.-ren afaria
2018-19 denboraldia agurtzeko afaria antolatu du Usurbil K.E.-k ekainaren 22an 21:00etan frontoian. Txartelak hilaren 20a baino lehen eskuratu beharko dira Bordatxon, 20 euroren truke, 12 euro ordainduta 14 urtera arteko gazteek. Menua: enbutidoak, txanpiak saltsan, lumagorri oilaskoa, saiheskia letxugarekin. Ijito-besoa izozkiarekin. Kafea. Edariak, txotx sagardoa, eta bestelako edariak.