Hainbat zerbitzu udako ordutegira egokitzear

Udan murgiltzear garen honetan, hainbat zerbitzu urte garai honetako ordutegira egokitzear dira. Ekainaren 24tik aurrera esaterako, Sutegi udal liburutegian edota Euskotrenen udako ordutegia izango dute indarrean. Uztailean sartzearekin batera zerbitzu gehiagotan izango dira aldaketak, ordutegiari dagokionean.

Sutegi udal liburutegia
Udako oporrekin batera, urte garai honetara egokituko du ordutegia Sutegi udal liburutegiak ekainaren 24tik irailaren 9ra. Tarte honetan, astelehenetik ostiralera 9:30-14:00 artean irekiko dute. Uztaileko astelehenetan izan ezik; jaiak tarteko hilaren 1ean eta 2an itxita egongo da liburutegia. Gainerako astelehenetan, uztailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an goiz eta arratsaldez zabalduko dute; 9:30-14:00 artean eta 17:00-19:00 artean. Urrira arte itxita egongo da udal liburutegia larunbatetan. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Euskotren
Euskotrenek ekainaren 24tik irailaren 8ra udako ordutegia izango du indarrean. Aipatzekoa asteburuetan ordu erdiro izango dela tren zerbitzua. Informazio gehiago: euskotren.eus

Bus taxia
Uztailaren 1etik aurrera eta irailera arte aldaketak izango dira baita urtero legez, bus taxi zerbitzuan:
-Uztailean goizez, astelehenetik ostiralera 07:30-08:30, 10:30-11:30 eta 13:00-14:00 artean eskainiko da zerbitzua.
-Arratsaldez, 15:30-16:30 eta 19:00-20:00 artean ez da zerbitzurik izango. Ezta uztailaren 2an, 25ean, 31n eta abuztuan. Irailaren 2tik aurrera, ohiko ordutegira itzuliko da bus taxi zerbitzua.

Kzgunea
Uztailean goziez, 9:00-13:00 artean irekiko dute. Uztailaren 2an, 25, 26 eta 31n eta uztailaren 30etik irailaren 1era itxita egongo da. 

Oiardo Kiroldegia
Kiroldegiak ere udako ordutegia izango du indarrean uztailean eta abuztuan:
Itxita: uztailaren 2an, abuztuaren 5etik 18ra,
Arratsaldez itxita igande eta jai egunotan: uztailaren 25ean eta 31n.
Uztaila eta abuztua:
Lan egunetan: 7:00-13:00/17:00-20:15 (igerilekuaren itxiera: 12:45/20:00).
Larunbatetan: 9:00-13:00 (igerilekuaren itxiera: 12:45).
Igande eta jai egunetan: 9:00-13:00 (igerilekuaren itxiera: 12:45).

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuko ordutegia urte garai honetara egokitu ohi dute urtero:
-Uztailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-13:00 eta 16:00-19:00 artean; larunbatetan, 09:00-13:00 artean irekiko dute.
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-14:00 artean eta larunbatetan, 09:00-13:30 artean.