Usurbil K.E., 2018-19 denboraldiaren agur festaren atarian

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 20a, 09:34

Akabo 2018-19 kirol urtea. Usurbil Kirol Elkarteak larunbatean festa giroan borobilduko du denboraldia, elkarteko kideen topagune izango den afariarekin. Gogoan izan, txartelak erosteko azken eguna duzue gaurkoa (ekainak 20).

2018-19 denboraldia agurtzeko afaria antolatu du Usurbil K.E.-k ekainaren 22an 21:00etan frontoian. Txartelak hilaren 20a baino lehen eskuratu beharko dira Bordatxon, 20 euroren truke, 12 euro ordainduta 14 urtera arteko gazteek. Menua: enbutidoak, txanpiak saltsan, lumagorri oilaskoa, saiheskia letxugarekin. Ijito-besoa izozkiarekin. Kafea. Edariak, txotx sagardoa, eta bestelako edariak. 

Festa giroan amaituko duten denboraldi honetan Usurbil K.E.-ko kide izan diren kirolari taldeen argazki bilduma duzue atxikia albiste honi. Argazkien egilea: Usurbil K.E.