Jaietako asteburu luzea gaurtik Kalezarren

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 21a, 12:06

Asteburuak lau egun izango ditu oraingoan Kalezarren. Lau egun, ohiko bizimoduan alboratu eta festa, parranda giroan murgiltzeko. Kalezar festetan gaurtik ekainaren 24ra arte! Girotzen hasteko, dantzariak, buruhandiak, auzotarren arteko jolasak eta musika gaua.

Orbeldi Dantza Taldeak, kalezartarrak edota musika gau luzeak abiaraziko ditu Kalezarko jaiak gaur. Asteburuak haur jolasak, oilasko biltzaileak, musika gehiago, eskea eta ostiral honetan bertan estreinatuko dugun udari ongi etorria emateko sua dakartza Kalezarrera. Hemen Jai Batzordeak osatu duen egitaraua:

KALEZARKO JAIAK
Ekainak 21, ostirala
16:30
 Buruhandiak.
17:30 Herriko dantzariak.
Ondoren, auzotarren arteko jokoak.
23:30 Kontzertuak: Pelax eta Floxbin.
Ondoren: Iratzar taldearekin dantzaldia.

Ekainak 22, larunbata: Umeen Eguna
10:30
 XV. Ume Krosa.
11:30 Jolasak.
16:00 Musa (izen ematea 15:30ean itxiko da).
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren: buruhandiak.
19:00 Dj Guderekin dantzaldia.
00:00 Dj Seymar eta X2r.

Ekainak 23, igandea: San Juan bezpera eta Oilasko Biltzaileen Eguna
10:00
 Oilasko-biltzaile txikien irteera.
14:00 Oilasko-biltzaileen bazkaria (tiketak kaffa kafetegian eros daitezke ekainaren 12tik 20ra bitartean) eta ondorenak.
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, astelehena: San Juan Eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren: toka.
13:00 “Gorritiren Showa”.
16:30 Buruhandiak.
18:30 Soka dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa “Saizar” Sagardotegiaren eskutik.

Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.