Gogotsu, Gazte Egunarekin abiatuko dute txosnetako festei begirako dinamika ostiral honetan bertan (ekainak 28); azken asteotan, ostiral gauetan frontoian jokoan izan duten Multikirol festarekin. Bazkaria gero txosnetan; adi, txartelak ohiko lekuetan aurrez salgai! Ostiral arratsaldeko 19:00etan txupinazoa iragarri dute txosnetan, gazte ekimenarekin eta Elektrotxufla elektrotxarangarekin batera.
Ekainaren 29an, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko eguna; kantu-jira, zikiro jan (txartelak agortuak daude) eta ekitaldiarekin. Lasaixeago helduko diote igandeari; goizean gaupaseroen argazkia aterata, arratsalderako patata tortila txapelketa iragarri dute. Horrekin indartu beharko dute gero, aste berriari gogotsu heltzeko; oilasko biltzaileen eguna ospatuko baitute uztailaren lehenean.
Uztailaren 2an azkenik, txapelketen arratsaldea mus eta "a un toke" ekimenekin. Paella jana afalorduan, maskota erretzen ikusi aurretik.
Hori labur, egunez izango dena. Gauak musikari eskainiak izango ditugu; txosnetan Ezetaerre, NAO, Willis Drummond, Skasti eta Seymar, Jotatxo eta Bull DJ-ak! Eta horrekin batera herritarrak! Desegin, eta gainerako musikariekin bertsio gaua. Eta festen errematerako karaokea!
USURBILGO JAIAK: GAZTE EGITARAUA
Ekainak 28, ostirala
11:00 Multikirol festa.
14:00 Gazte Eguna: gazte bazkaria txosnetan.
Bazkalostean, Andoni bakarlaria.
18:00 Elektrotxufla Elektrotxarangarekin kalejira udaletxera.
19:00 Gazte ekimena eta txupinazoa txosnetan eta Elektrotxufla elektrotxaranga segidan.
23:00 Berbena: Larrian Gozo frontoian.
00:30 Kontzertuak txosnetan: NAO, Willis Drummond eta DJ Seymar.
Ekainak 29, larunbata
14:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko zikiro-jana Askatasuna plazan.
18:30 Ray Fernandez kubatarraren kontzertua txosnetan.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan, Potxoenea ondoan.
23:00 Kontzertuak frontoian: Zaparra eta E.T.S.
00:00 Batukada feminista txosnetan.
02:30 Txosnetan: Skasti eta DJ Jotatxo.
Ekainak 30, igandea
06:00 Enzefalogramo Elektrotxaranga.
Ondoren, gaupaseroen argazkia.
18:00 Patata tortilla lehiaketa txosnetan.
23:00 Natali taldea frontoian.
00:30 Ezetaerre eta Dj Bull txosnetan.
Uztailak 1, astelehena
06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
22:30 Bertsolariak frontoian: Aitor Mendiluze, Julio Soto, Miren Artetxe, Oihana Bartra.
Jarraian, 43. Santixabeletako Bertsopaper lehiaketako sariak.
00:30 Bertsio gaua txosnetan.
Uztailak 2, asteartea
16:00 Mus txapelketa txosnetan, izen ematea 15:30-16:00 artean.
18:00 Gaztetxoentzako “a un toke” txapelketa txosnetan.
19:00 Paella jana txosnetan.
23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
00:00 Desegin taldearen kontzertua txosnetan.
Ondoren, karaokea!