[IRUDITAN] #Usurbilgojaiak19 Gazte Egunak emandakoa: beroa bai, giro ona ere bai

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 28a, 20:35

Gazte Egunarekin hasi dira Usurbilgo Santixabel jaiak. Multikirol festaren ondotik, gazte bazkari jendetsua izan da txosnagunean. Bero izugarriarekin, itzala topatu nahian aritu dira gazteak. Ederki jan ostean, Andoni bakarlariaren gitar doinuek alaitu dute giroa eta ondoren, elektrotxarangaren laguntzaz, udaletxera egin dute txupinazoa ikusteko.