Urte luzez gogotik lan egindako Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa desegin zen urte hasieran. Kezka bazen zer gertatuko ote zen Usurbilgo jaietan; buruhandiek haurrei lasterraldi biziak eragiten eta erraldoien dantzaz gozatzen segi ahalko ote genuen. Azkenean ordea bai. Kolokan egon dira ekitaldiok, baina azkenean buruhandiak kalejiran irtengo dira bost jai egunetan, uztailaren 1ean eta 2an bitan gainera, eguerdi eta arratsalde partean.
Aurreko urteetan ospatu izan den erraldoi topaketarik ez da izango aurten. Erraldoiak ere Santixabel egunez bakarrik irtengo dira. Buruhandiei dagokienez bai, kalean gora eta behera ikusiko ditugu egunero. Kareten eta jantzi berezien baitan, herritar talde ezberdinak sartuko dira; adi, belaunaldi ezberdinetako kideak ikusiko ditugu deabru edo tximuaren karetarekin. Adi egon, edozein bazterretatik agertuko dira.
BURUHANDIAK
Ekainak 29, larunbata
18:00 Buruhandiak.
Ekainak 30, igandea
18:00 Buruhandiak.
Uztailak 1, astelehena
12:30 Buruhandiak.
18:00 Buruhandiak.
Uztailak 2, asteartea
12:30 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.