[IRUDITAN] #Usurbilgojaiak19 Larunbat arratsaldea dantzagiroan presoen alde

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 29a, 19:39

Larunbat arratsaldean ere giro ona nagusitu da Usurbilgo kaleetan. Presoen aldeko zikiro jan jendetsuaren osteko kantaldiaren ostetik, ekitaldiz betetako arratsaldea ireki da. Antzezlanak, kontzertuak eta sokamuturra izan dira herriko hainbat txokotan. Jende ugari ekitaldi orotan eta giro ezinhobea. Gauean ere ondo pasatu eta gaupasa egiteko aukera izango da.