[IRUDITAN] #Usurbilgojaiak19 Lehiaketaz betetako arratsaldea igandekoa

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 30a, 20:35

Igande arratsaldean lehiaketaz betetako momentuak bizi dira Usurbilen. Patata tortilla lehiaketa txosnagunean hasteko, eta herri-kirolak Dema plazan ondoren. Gipuzkoako lasto-altxatze eta ingude txapelketak ospatu dira. Hiruna parte hartzaile txapelketa bakoitzean. Sari banaketaren ondotik, idi-dema egin dute. Bi idi parerekin orduerdiko saioa nork plaza gehiago egingo.