#Usurbilgojaiak19 Belaunaldi arteko soka-dantza ederra irudikatu dute

Udal ordezkari eta herritarrak biltzen dituen tradizio luzeko ekitaldia belaunaldi arteko topagunean bilakatu dute aurten. Gazte mugimenduko hainbat kideek parte hartu dute, EHBildu eta PSE-ko udal ordezkariekin batera festen egun handi honetan herriari eskaini dioten soka-dantza ekitaldian. Bertaraturikoek gogotik animatu eta txalotu dituzte dantzariak.