Herriko jaien biharamunean, haurren hilabeteko festa abiatu da Udajolasekin

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 3a, 10:18

Herri bizitzak ez du etenik festen ondorenean ere. Jaiak amaitu berritan abiatu da haur eta gaztetxoen hilabeteko festa! NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak antolaturiko Udajolas. 9:30ak aldera frontoia haur eta gurasoz bete da, udaleku irekiei ekiteko.

4-12 urte arteko 177 haur eta gaztetxo ariko dira parte hartzen, jaiak amaitu eta biharamun honetan, uztailaren 3an abiatu dugun Udajolasen. Gurasoei zuzenduriko hainbat ohar helarazi nahi ditugu lerrootan. Batetik finkatua dagoen ordutegia errespetatzea eskatzen da. Udaleku irekien zerbitzua astelehenetik ostiralera eskainiko da, 9:30-13:30 artean, irteera egunetan 16:30ak arte luzatuko da Udajolas. Bestelakorik esaten ez den artean, “haurrak frontoian utzi eta jasoko dira”. 

Etxerako bidaliko oharrak errespetatu. Hemen egunero eraman beharrekoak: bixera, krema emanda, beharrezkoa izanez gero aldatzeko arropa, hamaiketakoa eta bazkaria irteera egunetan haurraren izena adierazita. Udalekuetan botikaren bat behar izango duenak, guraso baimena idatziz ekarri beharko da. Aldiz ezingo dira ekarri etxeko jostailuak, dirua eta telefono mugikorra. “Ekarriko balituzte, beraien ardurapean geratuko lirateke”. 

Udajolas uztailaren 30ean amaitutakoan, udalekuen ebaluazio-orria pasako zaie gurasoei. Beharrezko kasuetarako soilik baliatu NOAUA!ren 943 360 321 telefono zenbakia edo 
elkartea@noaua.eushelbidea.

Aisialdi ekimenak martxan
Gogoan izan, Udajolasez gain, txokoak antolatu dituzte eskola txikietako guraso elkarteek Aginagan eta Zubietan. Ziortza Gazte Elkarteak berriz kanpamendua Errioxan. Ekaina amaieran izan zen bolondres talde bat muntaketa lanetan Peñaloscintosen.