Dortsal guztiak agortuta, arrakastatsu abiatu da Uxue Trail Mendi Lasterketa

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 6a, 09:49

Jaien osteko ezohiko larunbata gaur Usurbilen ospatu de Uxue Trail, Mendi Lasterketarekin. Balantze ezin gozoagoa egin du antolakuntzak, lasterketa solidarioa bera hasi aurretik; dortsalak agortu baitira. Estreinakoz ospaturiko ekimenak izan duen arrakastarekin pozik eta esker oneko agertu dira antolatzaileak.

Azken beroketa ariketak egin ostean, goizeko 9:00etan antolakuntzak jaurti duen txupinazoarekin abiatu da Uxue Trail, Usurbilgo lehen mendi lasterketa solidarioa. Hemen abiapuntuan jaso dugun irudi bilduma.