Hasiz Hazi beka deialdian parte hartzeko epeak zabalik segitzen du

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 8a, 08:00
Irudiaren egilea: Kabiene.

Ostiralean itxi zuten Usurbilgo Udaleko euskara eta aisialdiko diru-laguntzak eskatzeko epea. Baina gogoan izan, zabalik segitzen du aldiz, aurten eskuartean proiektu berri bat izan eta garatu nahi duen Beterri-Buruntzako ekintzaileari, Kabienen urtebeteko egonaldia egitea ahalbidetuko dion Hasiz Hazi beka deialdian parte hartzeko epeak.

Kabiene Elkarlan Gunean diruz lagundutako urtebeteko egonaldia egitea ahalbidetzen duen beka deialdi berria iragarri du Usurbilgo Udalak. 2019. urtean enpresa proiektu berri bat duen Beterri-Buruntzako udalerriren batean erroldatua dagoen ekintzaileari zuzendua dago deialdia. “Elkarlan gune hau, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperien­tzi­ak parteka­tze­ko leku bat izango da. Bekadunek ber­tan lanean ari diren kideen esperien­tzi­atik ikasi ahal izango dute eta harreman-sare indartuago batekin ekin ahal izango diote lanari”. Horrekin batera, “Beterri-Burun­tza ekinean, enpresak sor­tzen lagun­tze­ko ahol­kulari­tza zerbi­tzu­az baliatu ahal izango dira”. Informazio gehiago, maiatzaren 31ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean edo udaletxean. Eskabideak aurkezteko irailaren 30era arteko epea izango dute interesdunek.

Zuzendari berria Elhuyarrek
Osinalde industrialdean egoitza duen Elhuyar Fundazioak zuzendari berria du: Jon Abril Olaetxea. Zazpi urtez postu horretan aritutako Leire Cancio Oruetaren lekukoa hartuko du. 2012az geroztik partaidetzaren alorrean Elhuyar Aholkularitzako kidea izan da kulturgintzan esperientzia zabala duen Abril. “Eskerrik asko, Leire, kabienekideokin beti hain abegikorra eta atsegina izateagatik. Eta zorte on Jon Abrili hasiko duen etapa berri honetan”, adierazi diete Elhuyarrek bizilagun dituen (eraikin berean daude) Kabiene kideek.

Irudiaren egilea: Kabiene.