Udako ordutegia indarrean hainbat zerbitzuetan

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 9a, 08:23

Uda betean gara jada. Hainbat zerbitzu urte garai honetako ordutegira egokitu dituzte; Sutegi, Kiroldegia, Euskotren, bus-taxia...

Sutegi udal liburutegia
Udako oporrekin batera, urte garai honetara egokitua du ordutegia Sutegi udal liburutegiak irailaren 9ra arte. Tarte honetan, astelehenetik ostiralera 9:30-14:00 artean irekiko dute. Uztaileko astelehenetan izan ezik; uztailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an goiz eta arratsaldez zabalduko dute; 9:30-14:00 artean eta 17:00-19:00 artean. Urrira arte itxita egongo da udal liburutegia larunbatetan. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Euskotren
Euskotrenek ekainaren 24tik irailaren 8ra udako ordutegia izango du indarrean. Aipatzekoa asteburuetan ordu erdiro izango dela tren zerbitzua. Informazio gehiago: euskotren.eus

Bus taxia
Uztailaren 1etik aurrera eta irailera arte aldaketak izango dira baita urtero legez, bus taxi zerbitzuan:
-Uztailean goizez, astelehenetik ostiralera 07:30-08:30, 10:30-11:30 eta 13:00-14:00 artean eskainiko da zerbitzua.
-Arratsaldez, 15:30-16:30 eta 19:00-20:00 artean ez da zerbitzurik izango. Ezta uztailaren 25ean, 31n eta abuztuan. Irailaren 2tik aurrera, ohiko ordutegira itzuliko da bus taxi zerbitzua.

Kzgunea
Uztailean goizez, 9:00-13:00 artean irekiko dute. Uztailaren 25, 26 eta 31n eta uztailaren 30etik irailaren 1era itxita egongo da. 

Oiardo Kiroldegia
Kiroldegiak ere udako ordutegia izango du indarrean uztailean eta abuztuan:
Itxita: abuztuaren 5etik 18ra,
Arratsaldez itxita igande eta jai egunotan: uztailaren 25ean eta 31n.
Uztaila eta abuztua:
Lan egunetan: 7:00-13:00/17:00-20:15 (igerilekuaren itxiera: 12:45/20:00).
Larunbatetan: 9:00-13:00 (igerilekuaren itxiera: 12:45).
Igande eta jai egunetan: 9:00-13:00 (igerilekuaren itxiera: 12:45).

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuko ordutegia urte garai honetara egokitu ohi dute urtero:
-Uztailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-13:00 eta 16:00-19:00 artean; larunbatetan, 09:00-13:00 artean irekiko dute.
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-14:00 artean eta larunbatetan, 09:00-13:30 artean.