Azken NOAUA! uztailaren 19an, adi ohar hauei

Uztailaren 15era arteko epea duzue udako oporraldi aurreko azken astekarirako ohar edo zorion agurrak helarazteko. NOAUA! kideontzako bigarren oharra: egun horretan bertan, uztailaren 15ean bazkidetza kobratzen hasiko gara.

Oporren atarian gara NOAUA!n ere. Egunotan jasoko duzueudako azken aurreko astekaria. Uztailaren 19an plazaratuko dugu azkena. Ordurako ohar edo zorion agurrik baduzue, uztailaren 15a baino lehen bideotatik helarazi: erredakzioa@noaua.eus/ 943 360 321. Udako etenaldiaren osteko lehen NOAUA! irailaren 6an argitaratuko dugu. 

Bazkidetza kobraketa
NOAUA! K.E.-ko bazkideentzako oharra. Urtero moduan, uztailaren 15ean hasiko gara bazkidetza kobratzen (40 euro) banku bidez, hala egiteko baimena eman diguzuenok. Bestela NOAUA!ren kontuan egin beharko duzue ordainketa edo bulegora etorri. Ogasunean hobaria jasotzen segitzeko aukera izango duzue; gogoratu, egunotan kobratuko zaizun bazkidetza dela eta, hurrengo urteko errenta aitorpenean hobaria jaso ahalko duzue. Azken urtean, zuen datu pertsonaletan aldaketarik izan baduzue ahalik eta lasterren jakinaraztea eskertuko genizueke. Argibide gehiagorako: 943 360 321 edo elkartea@noaua.eus. Beste behin, eskertu egin nahi dizugu, aurrera jarraitzeko ezinbestekoa zaigun zure ekarpenarekin NOAUA! babesteko egiten duzuen ahalegina.