Pelax eta MICE, Laboaren Uztaileko hurrengo gonbidatuak

Erdibidera heldu den Laboaren Uztailak gonbidatu gehiago dakartza hurrengo ostegunetan, gaurko Satelitik taldekoen kontzertuen ostean. Pelax bakarlaria eta Miren Narbaiza edo MICE, uztailaren 18an eta 25ean hurrenez hurren.

LABOAREN UZTAILA
Tokia: 
Mikel Laboa plaza.

Uztailak 11, osteguna 
22:00 Satelitik.
"Beran sortutako folk musika taldea. Satelitik taldea Le Trois Satelite taldearen formazio haunditu izanaren izen aldaketatik dator. Larrungo gainetan lanean batu eta lanetik ihesteko hasitako proiektua da. Besteak beste, Dama eta Borrokaneko taldeetako jendea ere biltzen du talde honek. Musika akustikoa da, akordeoia eta kontrabaxua nagusi direlarik". Informazio gehiago: satelitik.bandcamp.com/releases

Uztailak 18, osteguna
22:00 Pelax 
"Pelax bakarka. Aurtengo maiatzean diska berria atera duen arren oraingoan bakarrik eta bere bilakaeran zehar sortutako abesti guztien errepaso bat egingo du, bertsio eta inprobisazioren bat ere tartekatuz". Infomazio gehiago: pelax.bandcamp.com

Uztailak 25, osteguna
22:00 MICE.
"Urte luzez hainbat proiektutan ibili eta gero Miren Narbaizak bere bakarkako bideari ekin dio. MICE izenpean kaleratu du bere debuteko lana. Zortzi kantu, zortziak bereziak, orain arte egindako bidetik ikasi duena eta erakusteko gogoz zegoena doinuetan jarri nahi izan du eibartarrak. Atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe, ahotsa denaren gidari eta Atala estudioko soinu sendo eta dotorea oinarrian duela, garai bateko lanek bezala, zintan jasoa. Napoka Irian hasi zen Miren musikaren munduan, Ander Mujikarekin batera makina bat kontzertu, bost argitalpen eta hamaika bizipen konpartituz. Ordutik ez da geldi egon, Perlak, Joseba B. Lenoir edo Dual Split taldeetan ere ikusi ahal izan dugu gitarra, teklatuak eta ahotsarekin lagunduz. Orain, besteekin konpartitzeaz gain, bere barrurako bidaia egiteko tenorea iritsi zaio, bere lanik eta pertsonalena".
Informazio gehiago: badok.eus/euskal-musika/mice/mice/