"Maitasuna politikoa da" UEU, Jakin eta Udalaren jardunaldiak zuzenean Berria bidez

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 11a, 10:04

Abiatu berri dute Artzabalen "Maitasuna politikoa da", bi egunez luzatuko diren UEU-ren 47. udako ikastaroen baitako Jakin jardunaldiak. Artzabalgo ekitaldien aretoa betea zela aurkeztu berri dituzte jardunaldiok UEU, Jakin eta Usurbilgo Udaleko ordezkariek. Zuzenean jarraitu ditzakezue albiste honi atxikitako bideoaren bidez. Jardunaldiok streaming bidez zuzenean emititzen ari da BERRIA Telebista Youtubetik.

47. UDAKO IKASTAROAK: JAKIN JARDUNALDIAK
Jardunaldi egunak: uztailak 11-12.
Tokia: Artzabal.
Zehaztasunak: "Maitasuna politikoa da ideologia bat delako eta bizikera eta bizileku eredu jakin batzuk eraikitzen dituelako. Maitasuna ulertzeko dugun moduak gizarte harreman eta gizarte antolamendu jakin batzuk eratzen ditu eta horiek berekin dituzte botere harremanak eta menderakuntza moduak. Harremanen arkitektura horrek guztiak bere hirigintza eta bere arkitektura ditu. Ikus dezagun nolakoa den maitasunaren ideologiaren eraikuntza eta sortzen duen arkitektura. Eta saia gaitezen ikusten ea maitasuna beste modu batez ulertzeak bizikera eta bizileku bizigarriagoak eta berdinzaleagoak eraikitzea ekar lezakeen".
Informazio gehiago eta matrikulazioa bideratzeko: ueu.eus

UZTAILAK 11, osteguna
08:30-09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:15-09:30 Ongietorria
09:30-10:15 Lorea Agirre Dorronsoro: Maitasunaren ideologiaren eraikuntzak eta deseraikuntzak
10:15-11:00 Oihane Ruiz Menéndez: Maitasunaren ideologia eta hirigintzaren arteko lotuneak
11:00-11:30 Kafe tartea
11:30-12:15 Leire Milikua Larramendi: Arkitektura, desira eta sexualitatea
12:15-13:00 Saio irekia
13:00-15:00 Bazkaria
15:00-17:00 Esperientzien plaza: Elizondo, Bakio, Usurbil

  • Nora Salbotx Alegria: Umeak herriak eraikitzen (Elizondo)
  • Ula Iruretagoiena Busturia: Transbertsalitatea eta afektoak udalerri plangintzan (Bakio)
  • Jone Miner Aginaga: Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa (Usurbil)


UZTAILAK 12, ostirala
09:00-09:45 Mari Luz Esteban Galarza: Maitasuna erdigunetik kanpo
09:45-10:30 Abaraska kolektiboa: Etxebizitza eredua auzitan jartzen (Donostia)
10:30-12:00 Tailerra eta kafea: Etxebizitza parekidea eta kooperatiboa nola eta nondik?
12:00-13:00 Partekatzeko saioa
13:00-13:30 Bea Egizabal Ollokiegi: Klownklusioak.

Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.