"Maitasuna politikoa da" UEU, Jakin eta Udalaren azken jardunaldi eguna zuzenean Berria bidez

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 12a, 07:57

Atzotik Artzabalen ospatzen ari diren "Maitasuna politikoa da", UEU-ren 47. udako ikastaroen baitako Jakin jardunaldiaren azken egun hau ere zuzenean jarraitu dezakezue albiste honi atxikitako bideoaren bidez. Jardunaldiok streaming bidez zuzenean emititzen ari da BERRIA Telebista Youtubetik.

47. UDAKO IKASTAROAK: JAKIN JARDUNALDIAK
Jardunaldi egunak: uztailak 11-12.
Tokia: Artzabal.
Zehaztasunak: "Maitasuna politikoa da ideologia bat delako eta bizikera eta bizileku eredu jakin batzuk eraikitzen dituelako. Maitasuna ulertzeko dugun moduak gizarte harreman eta gizarte antolamendu jakin batzuk eratzen ditu eta horiek berekin dituzte botere harremanak eta menderakuntza moduak. Harremanen arkitektura horrek guztiak bere hirigintza eta bere arkitektura ditu. Ikus dezagun nolakoa den maitasunaren ideologiaren eraikuntza eta sortzen duen arkitektura. Eta saia gaitezen ikusten ea maitasuna beste modu batez ulertzeak bizikera eta bizileku bizigarriagoak eta berdinzaleagoak eraikitzea ekar lezakeen".

UZTAILAK 12, ostirala
09:00-09:45 Mari Luz Esteban Galarza: Maitasuna erdigunetik kanpo
09:45-10:30 Abaraska kolektiboa: Etxebizitza eredua auzitan jartzen (Donostia)
10:30-12:00 Tailerra eta kafea: Etxebizitza parekidea eta kooperatiboa nola eta nondik?
12:00-13:00 Partekatzeko saioa
13:00-13:30 Bea Egizabal Ollokiegi: Klownklusioak.

Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.