Gure Pakea Elkarteak bazkideen arteko neguko txapelketetako sariak banatu ditu

Neguko Jubilatu Astearen bueltan ospatu ziren bazkideen arteko txapelketetako sariak banatu ditu Gure Pakea Elkarteak ostiral eguerdi honetan Artzabal atarian.

Saritu guztiek ezin izan dute bertaratu, baina merezitako garaikurrik gabe ez dira geratuko. Ondoko irudi eta izenetan bildu dugu, otsailaren 12an eta 13an Gure Pakea Elkarteak antolatuta, Artzabalen ospatu ziren mus, tute, punttu, toka eta igel jokoetako sarituen berri:
Mus txapelketa: Antonio Lozano-Joxe Mari Lertxundi.
Tute txapelketa: Isidoro Otero-Jose Manuel Blanco.
Punttu txapelketa: Jose Lizargarate-Maria Angeles Lizargarate.
Toka txapelketa: Maria Jesus Olano.
Igel jokoa: Eliberto Carramiñana.

UEU-ren oparia
Inoiz baino argiago islatzen ari da egunotan, belaunaldi arteko topagunea dugula Artzabal. Gure Pakea jubilatu elkarteko kideen eguneroko martxara elkartu dira, UEU-k, Jakinek eta Usurbilgo Udalak antolaturiko "Maitasuna politikoa da" jardunaldiak. Jubilatu elkartearen egoitza jardunaldioi lekua egiteko erakutsitako eskuzabaltasunagatik esker ona adierazi nahi izan du UEU-k. Ondoko irudiotako batean ikus dezakezuen moduan, "Bai jauna, bai, fisika euskaraz! Joxe Ramon Etxebarria irakaslearen omeneko liburua oparitu dio UEU-ko kide batek Gure Pakea Elkarteari. 

Oporretara
Dinamika ugariko ikasturtea amaituta, oporretara doa Gure Pakea Elkartea. Merezitako atsedenaldia hartuko du jubilatu elkarteak uda parte honetan, irailean indarberriturik itzultzeko. Uztailean eta abuztuan azken ostegunetan deitu ohi dituzten pentsio duinen aldeko elkarretaratzerik ez da izango, irailean itzuliko dira mobilizatzera. Eta irailean itzuliko dira ekimen gehiagorekin ere.

TOKA TXAPELKETAKO SARITUA: Maria Jesus Olano



UEU-ren OPARIA GURE PAKEA ELKARTEARI

PUNTTU TXAPELKETAKO SARITUAK: Jose Lizargarate-Maria Angeles Lizargarate

MUS TXAPELKETAKO SARITUAK: Antonio Lozano-Joxe Mari Lertxundi