Umoretik, txotx eginez eta hasi bezala maitasunez amaitu dituzte UEU-k, Jakinek eta Udalak antolaturiko jardunaldiak

Bea Egizabalen errepaso partikularrak, umorearekin borobildu ditu ostegun eta ostiral honetan Artzabalen ospatu diren "Maitasuna politikoa da", UEU-k, Usurbilgo Udalak eta Jakinek antolaturiko jardunaldiak. Bertako sagardoarekin txotx eginez gero, eta Artzabal atarian taldeko argazkia aterata. Denen ahotan, jardunaldion hirugarren edizioak izan duen arrakasta eta hitzorduari segida emateko gogoa.