Oiardo Kiroldegia ordu gehiagoz zabalik gaurtik

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 15a, 09:07

Hilabete hasieratik indarrean duen udako ordutegia zabalduko du astelehen honetatik (uztailak 15) Oiardo Kiroldegiak. Jai egunak ez diren lan egunetan, astelehenetik ostiralera, arratsaldeetan 17:00etatik 15:30etara aurreratuko dute irekiera ordua. 

Gogoan izan, Oiardo Kiroldegiak udako ordutegia izango du indarrean uztailean eta abuztuan. Arratsaldeetako irekiera ordua aurreratuta, asteotan noiz erabili ahalko dituzue kirol instalakuntzak? Hemen xehetasun guztion berri:
Itxita: abuztuaren 5etik 18ra,
Arratsaldez itxita igande eta jai egunotan: uztailaren 25ean eta 31n.
Uztaila eta abuztua:
Lan egunetan: 7:00-13:00/15:30-20:15 (igerilekuaren itxiera: 12:45/20:00).
Larunbatetan: 9:00-13:00 (igerilekuaren itxiera: 12:45).
Igande eta jai egunetan: 9:00-13:00 (igerilekuaren itxiera: 12:45).

Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzuko ordutegia urte garai honetara egokitu ohi dute urtero:
-Uztailaren 15era arte: astelehenetik ostiralera, 10:15-13:00 eta 16:00-19:00 artean; larunbatetan, 09:00-13:00 artean irekiko dute.
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-14:00 artean eta larunbatetan, 09:00-13:30 artean.

Sutegi udal liburutegia
Udako oporrekin batera, urte garai honetara egokitua du ordutegia Sutegi udal liburutegiak irailaren 9ra arte. Tarte honetan, astelehenetik ostiralera 9:30-14:00 artean irekiko dute. Uztaileko astelehenetan izan ezik; uztailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an goiz eta arratsaldez zabalduko dute; 9:30-14:00 artean eta 17:00-19:00 artean. Urrira arte itxita egongo da udal liburutegia larunbatetan. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Euskotren
Euskotrenek ekainaren 24tik irailaren 8ra udako ordutegia izango du indarrean. Aipatzekoa asteburuetan ordu erdiro izango dela tren zerbitzua. Informazio gehiago: euskotren.eus

Bus taxia
Uztailaren 1etik aurrera eta irailera arte aldaketak izango dira baita urtero legez, bus taxi zerbitzuan:
-Uztailean goizez, astelehenetik ostiralera 07:30-08:30, 10:30-11:30 eta 13:00-14:00 artean eskainiko da zerbitzua.
-Arratsaldez, 15:30-16:30 eta 19:00-20:00 artean ez da zerbitzurik izango. Ezta uztailaren 25ean, 31n eta abuztuan. Irailaren 2tik aurrera, ohiko ordutegira itzuliko da bus taxi zerbitzua.

Kzgunea
Uztailean goizez, 9:00-13:00 artean irekiko dute. Uztailaren 25, 26 eta 31n eta uztailaren 30etik irailaren 1era itxita egongo da.