NOAUA!rekin konpromisoa berritzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 15a, 08:00

Astelehen honetan (uztailak 15) hasiko gara NOAUA! Kultur Elkarteko bazkidetza kobraketekin. Gogoan izan bestalde, aste honetan argitaratuko dugula udako oporraldi aurreko azken astekaria. Albiste honetan dituzue oharron gaineko xehetasunak.

NOAUA! K.E.-ko bazkideentzako oharra. Urtero moduan, uztailaren 15ean hasiko gara bazkidetza kobratzen (40 euro) banku bidez, hala egiteko baimena eman diguzuenok. Bestela NOAUA!ren kontuan egin beharko duzue ordainketa edo bulegora etorri. Ogasunean hobaria jasotzen segitzeko aukera izango duzue; gogoratu, egunotan kobratuko zaizun bazkidetza dela eta, hurrengo urteko errenta aitorpenean hobaria jaso ahalko duzue. Azken urtean, zuen datu pertsonaletan aldaketarik izan baduzue ahalik eta lasterren jakinaraztea eskertuko genizueke. Argibide gehiagorako: 943 360 321 edo elkartea@noaua.eus. Beste behin, eskertu egin nahi dizugu, aurrera jarraitzeko ezinbestekoa zaigun zure ekarpenarekin NOAUA! babesteko egiten duzuen ahalegina.

Azken astekaria
Oporren atarian gara NOAUA!n ere. Egunotan jasoko duzueudako azken aurreko astekaria. Uztailaren 19an plazaratuko dugu azkena. Ordurako ohar edo zorion agurrik baduzue, uztailaren 15a baino lehen bideotatik helarazi: erredakzioa@noaua.eus/ 943 360 321. Udako etenaldiaren osteko lehen NOAUA! irailaren 6an argitaratuko dugu. 


NOAUA! KIDEONTZAKO GUTUNA

Kaixo Noauakide!
2019ko kuotakobratzea, uztailaren 15ean hasiko dugula jakinarazi nahi dizuegu. Aurten iazko kopuru berdina izango du, eta ogasunean hobaria jasotzen jarraitzeko aukera izaten jarraituko duzue.  40€kobratuko zaizkizu datozen egunetan eta errenta aitorpenean hobaria jasoko duzue datorren urtean. Zuri dagokizunean, banku bidez kobratzea egiteko baimena eman badiguzu, bide hori erabiliko dugu aurten ere. 

Ordainketa eskuz egiten duzuenok gure kontu korrontean sartu beharko duzue dirua edo gure egoitzara ekarri. Hauxe da gure kontu korronteko zenbakia: Rural Kutxa: ES03 3008 0259 11 3086496928.

Jakinarazten dizuegu, Noaua!ko Zuzendaritzan norbaitek parte hartu nahiko balu, bideak irekiak dituela. Esan martxoan batzar orokorra egin genuela, eta norbaitek zerbait jakin nahi izango balu edo dokumenturen bat ikusi nahiko balu, bertara gerturatzea nahikoa izango duela eta bere zalantzak argituko dizkiogula. 

Amaitzeko, eskertu egin nahi dizugu, aurrera jarraitzeko ezinbestekoa zaigun zure ekarpenarekin NOAUA! babesteko egiten duzun ahalegina. Horretarako zabaldu dugu zuentzako tartea aldizkari eta web orrialdean;  "Bazkideen Txokoa". 

Besarkada bat eta hurrengo arte.

2019ko uztailaren 12an

       

NOAUA! KULTUR ELKARTEA

 

OHARRA: Azken urtean, zure datu pertsonaletan aldaketarik egon bada, guri ahalik eta lasterren jakinaraztea eskertuko genizuke. Aldi berean, edozein zalantza argitzeko guregana jo dezakezu.