Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan matrikulatzeko epea itxiko dute gaur

2019-20 ikasturterako Atalluko Oinarrizko Lanbide Heziketan ekaina hasieran aurrematrikulatu zirenek, asteazken hau dute, matrikulazioa bideratzeko tartea. Gogoan izan, sukaldaritza eta jatetxe arloko eta ile-apainketa zein estetika arloko zikloak eskainiko dituzte orain arte bezala, irailetik aurrera. 

Atallun, Alkartasuna Kooperatibaren alboan kokatua dagoen Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak zabalik izan zuen ekainean bi astez, 2019-20 ikasturterako aurrematrikulazio epea. Gogoan izan, ezinbestekoa zen orduan aurrematrikulatzea orain, uztailaren 17a baino lehen matrikulatu ahal izateko. 

Bi ziklo ditu aukeran, 15-17 urte arteko gazteei zuzendutako hezkuntza eskaintzak. Baina era berean, ziklo baten lanketatik haratago doa Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuaren eskaintza. Hemen xehetasunak:

USURBILGO OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO UDAL INSTITUTUA
ZIKLOAK
-Oinarrizko Lanbide titulua sukaldaritza eta jatetxe arloan. 
-Oinarrizko Lanbide titulua ile – apainketa eta estetika arloa.

ZIKLOEN IRAUPENA
Lehenengo ikasturtea: 990 ordu.
Bigarren ikasturtea: 1.100 ordu (enpresetan praktikak: 260 ordu ).
Guztira, 2.000 ordu.

ZIKLOEN ANTOLAKETA
-1. ikasturtea: 2019 iraila – 2020 ekaina. Astelehenetik ostiralera. 08:30 – 14:30.
-2. ikasturtea: 2020 iraila – 2021 martxoa. Astelehenetik ostiralera. 08:30 - 14:30 // FCT. Praktikak enpresetan, martxotik maiatzera ( 260 ordu).

BETE BEHARREKO BALDINTZAK
-15 ( salbuespenez ), 16, 17 urte bitarteko gaztea izatea.
-DBH graduatua ez izatea ( DBH3 egina edo/eta salbuespenez DBH2 Regina ).

ZIKLOAREN HELBURUAK
1.- Oinarrizko Lanbide Heziketa titulua.
2.- DBH titulua. Graduatua lortzeko aukera.
3.- Erdi mailako zikloetara sarbide zuzena (edozein espezialitate).
4.- Lan – munduratzea. Profesionaltasun ziurtagiria, 1.

BEREZITASUNAK:
1.- Eskola txikia da.
2.- Talde txikietan lana egiten da.
3.- Leku atsegina, elkar ezagutzeko aukera ematen duena.
4.- Ikasleen atentzio - indibidualizatua ziurtatua dago.
5.- Ikasle bakoitzari helburu pertsonalak jarri, jarraipena egin eta ebaluatzen zaie.
6.- Inguru goxo bat sortzen saiatzen gara.
7.- Gertutasuna adierazten saiatzen gara.
8- Konfiantza boto bat ematen diegu.
9.- Gaztearengan sinestu. Pertsona bezala, gaitasunak-ahalbideak dituela adierazi eta ekintzen bitartez beraiengan konfiantza dugula transmititzen diegu.
10.- Gazte bakoitzaren ahalbide eta gaitasun positiboak azaleratu eta berak nahi ezkero edozer lortu dezakeela azaltzen diegu.
11.- Gazteari eskolako ardura batzuk ematen dizkiegu.
12.- Eskolan sortzen diren gertaeretan parte hartzeko eskubidea ematen diegu: ikasleen ordezkari, ikasleen ordezkariorde, ikasleen bilera orokorrak,....
13.- Programako partaide senti araztea. Beraien hitzak eta ekintzak indarra dutela adierazten diegu.
14.- Auto-estimua landu. Bere burua ahalduntzen saiatzen gara.
15.- Familiekin harreman estua, gertukoa izan ohi dugu.
16.- Irakasle – hezitzaileen arteko koordinaketa estua ematen dugu.

Informazio gehiago bideotatik:
lhi@usurbil.eus
943 36 04 65
ohl.usurbil.eus