Joxe Ramon Elortza euskaltzale eta kooperatibazale arrasatearra hil da, Denis NOAUA! kidearen aita

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 16a, 08:39

Joxe Ramon Elortza Gorosabel arrasatear euskaltzale eta kooperatibazalea hil da astelehen honetan. Albistea lerrootara dakarkigu, NOAUA! kide den eta urte luzez NOAUA!ko kronista izandako Denis Elortzaren aita baita.

Debagoienako Goiena tokiko hedabideak senideen hitzak jaso ditu. "Etxekook bihotzez eskertzen dugu egunotan jaso dugun maitasun guztia, oso lagungarri zaigu", adierazi dute senideek, eta gaineratu loreak eta eskelak baino nahiago dituztela ekarpenak bideratzea euskalgintzara eta Mundukidera, "hala nahiko luke berak". Elortzaren aldeko hileta elizkizuna astearte arratsalde honetan izango da 19:00etan, Arrasateko San Juan Bataiatzailearen parrokian. Goienak Joxe Ramon Elortzaren biografia errepasatu du hitzokin: 

Langile nekaezina
San Frantzisko Xabier ikastolaren zuzendaria izan zen, Elkarriko kidea, Alecop eta Ikerlaneko langilea; erretiratu ondoren ere lanean jarraitu zuen Jose Maria Arizmendiarrietaren Lagunak elkartean eta Mundukide Fundazioan.

Euskara zuen maite eta Joxe Aranzabalek gogoan du Arrasate telebistan hasieratik jardun zuela. Beranduago, Goienaren Errektore Kontseiluko kide ere izan zen. 

Irudia eta iturria: goiena.eus

Esteka gehiago:
JOXE ARANZABAL, Goienako blogaria:
Jose Ramon Elorzari, agur 

TUlankide, Mondragon Korporazioaren aktualitatea:
Joxerra Elortza joan zaigu!