2019/08/04 17:30

Harria Hitz bisita gidatua

Harria Hitz bisita gidatua
Usurbil

17:30 Usurbilgo frontoian elkartu

17:50 HARRIA HITZ-SAN SALBATORE ELIZA bisita berezia

19:00 ARTZABAL JATETXEAN mokadutxoa

20:00 CRISTOPH KUHLMANNen Organo kontzertua. Donostiako 80. Musika Hamabostaldia 

 

Zehaztasunak

"Musika Hamabostaldiaren barruan antolatuko den Organo kontzertuarekin batera, herrian San Salbatore eliza ardatz izango duen bisita proposatuko dugu eta, bide batez, arratsalde-pasa ederra egiteko aitzakia ere bai.

Urkoren abestiak dioen bezala, Usurbilgo elizaren hormak sendoak dira. Eta horma sendo horiek herriko historiaren hainbat pasarteren lekuko izan dira. Mendeak igaro ahala, gizartea eraldatzen joan da, eta honekin batera, herriko ardatza izan den eraikin honen arkitektura eta erabilpenak. Hiribilduaren fundazioa, Erdi Aroko erlijio-ordenak, erretoreen eta herritarren arteko liskarrak, Ameriketan pilatutako ondasunei esker sortutako arte-lanak, edota Usurbilen organo eta organisten garrantziaz hausnartzeko aukera izango dugu bisita honetan besteak beste".

Prezioa: 6€

Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira

Informazioa eta erreserbak: 688 818 017 / info@kultour.pro

Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez)

Antolatzailea: Usurbilgo Udala eta Ereiten