12. Baxurde Krossa, izen ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 22a, 11:33

Uztailaren 6ko Uxue Trailen ondoren, begi bistan dugu hurrengo lasterketa herrikoia: Baxurde Krossa. Irailaren 15ean ospatuko da, igandearekin. Proba herrikoirako izen ematea zabaldu dute jada. 

Iazko formula errepikatuko dute aurten; helduentzako ibilbide bakarra iragarri dute, frontoian hasi eta amaituko den 10,75 kilometrokoa. “Herriko kaxkoa eta baserri bideetatik igarotzen da froga eta gehienean laua izango da, aldapa batzuk medio eta asfalto, hormigoi edo harri-txintxarreko bideen artean igaroko da”, iragarri du Baxurde Txiki U.T.T.-k.

Haur eta gaztetxoentzako lasterketak ere iragarri dituzte. Helduena abiatu ostean, herrian barrena ospatuko dira, lehiakorrak izango ez diren kross gaztetxook. Segidan dituzue xehetasunak.

 

12. Baxurde Krossa

Eguna: irailak 15, igandea.

Tokia: Usurbilgo frontoia, irteera eta helmuga.

 

Egitaraua: 

-10:30 Helduen lasterketa frontoitik: 10,75 kilometroko ibilbidea.

-12:00 Haurren lasterketa ez lehiakorra: benjaminen (2010-11 urteetan jaiotako 8-9 urtekoen) eta alebinen (2008-09 urteetan jaiotako 10-11 urtekoen) 600 metroko ibilbidea.

-12:10 Haurren lasterketa ez lehiakorra: infantilen (2006-07 urte arteetan jaiotako 12-13 urtekoen) eta kadeteen (2004-05 urte arteetan jaiotako 14-15 urtekoen) 1.000 metroko ibilbidea.

Oharra: prebenjaminen 200 metroko lasterketa.

 

Izen ematea:

Irailaren 14ko 16:00ak arte kronoak.com atarian edo Oiardo Kiroldegian eskuragarri izango diren inprimakiak beteta.

 

Informazio gehiago: 

kronoak.com