Donostia Klasikoa Usurbildik igaroko da

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 23a, 09:42

Nazioarteko txirrindulari-proba bikoitza izango da aurten. Emakumezkoak irtengo dira lehenbizi, gizonezkoak ondoren. Bi lasterketek udalerri hau zeharkatuko dute abuztuaren 3an.

Emakumezkoen  lasterketak 101. kilometroa Aginagan beteko du Oriotik Oliden aldetik heldu ostean, eta handik Usurbilera joko du, gero Donostialderako bidea hartzeko.

Gizonezkoen 227 kilometroko lasterketak azken txanpa, Ibaeta aldetik Mendizorrotzera igota Usurbilgo lurrak zeharkatzekoa da. Gero Murgil tontorra igaro ostean, helmugarantz, Bulebarrera joko du. Klasikoa Donostiako Bulebarrean hasi eta amaituko da. 

 

Informazio gehiago: 

klasikoa.eus