Miren Narbaiza: “Bidaiarik gabe ez dago musikarik"

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 24a, 09:47
Ostegun honetan Mikel Laboa plazan arituko da, 22:00etan.

Azken txanpara iritsi da Laboaren Uztaila kultur zikloa. Miren Narbaiza musikariak ostegun honetan itxiko du kontzertu sorta. 22:00etatik aurrera arituko da bakarlari moduan, Mikel Laboa plazan. 

NOAUA! Mice izenarekin plazaratu zara, nolatan?

Miren Narbaiza (Mice): Izen hori jarri diot hitzak egiten duen soinua gustuko dudalako (maiz).  

 

Nolakoa izan da kolektiboan aritzetik bakarlari izatera emandako jauzia?

Erronka potoloa izaten ari da, baina inoiz ez dut guztiz bakarka funtzionatzen. Inguruan musikari eta lagun onez inguratzen saiatzen naiz eta nahiz azken hitza nirea izan, erabakiak taldean hartzen ditugu. 

 

Bakarlari gisa jorratzen hasi ziren bidea, barne bidaia bat ere bada?

Musikan barne bidaia beti dago, bakarlari ala taldean aritu. Bidaiarik gabe ez dago musikarik eta zentzu horretan lan egiteko modua berbera da lehen eta orain.

 

Zer entzungo dugu Usurbilgo zure kontzertuan?

Usurbilen oraindik ez dut nire proiektua aurkeztu eta beraz diskoa jotzeko aprobetxatuko dut, kasu honetan, bakarka arituko naiz berau defendatzen. Ia bertan elkartzen garen!