Tremefil-Izaguirreko langileek lan-uzteak hasi dituzte

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 23a, 10:46

Tremefil-Izaguirreko langileak lan hitzarmen berri bat aldarrikatzen ari dira. Bi orduko lan-uztea egin zuten atzo eta horrela jarraituko dute konponbide bat lortu arte. Hiru txandatan egiten dute lan eta hiruretan ari dira lan etenak egiten. Goizez, arratsaldez eta gauez. 

Atzo elkarretaratzea egin zuten enpresa atarian. "Hitzarmenaren alde borrokan" pankartapean batu ziren hainbat langile.