#AbisuHoria Gaur eta bihar alerta laranja beroagatik

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 23a, 08:41

Hegoaldeko haizea indartu eta bero itogarria egingo du nonahi, baita kostaldean ere. Arratsaldean hodeiak ugarituko dira eta baliteke han-hemenka trumoi-ekaitzak lehertzea.

Euskalmetek aditzera eman duenez, "gaur tenperatura maximoak 35-40 ºC artekoak izango dira. Arratsaldean, kostaldean haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du bat-batean, bolada gogorrekin eta orduan tenperaturak behera egingo du; kantauri isurialdeko bailaretan arratsaldearen amaieran aldatuko da haizea giroa freskatuz, baina haize aldaketa hori ez da hegoalderaino iritsiko eta bertan bero handia egiten jarraituko du. Arratsaldean hodeiak ugarituko dira eta baliteke han-hemenka trumoi-ekaitzak lehertzea".