Wagner, Liszt eta Schumannen doinuak Salbatore parrokian entzungai

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 24a, 09:45

Donostiako 80. Musika Hamabostaldiaren baitan, Cristoph Kuhlmann alemaniar musikariak organo kontzertua eskainiko du abuztuaren 4an, Salbatore parrokian.

Organo Zikloaren testuinguruan, organo kontzertua antolatu da Udalaren laguntzaz Usurbilgo Salbatore parrokian. “Cristoph Kuhlmann alemaniarrak Wagner, Liszt, Schumann eta beste konpositore erromantiko batzuen obrekin gozatzeko aukera emango digu, Usurbilgo organoan. Hain zuzen, bereziki ongi ezagutzen du Usurbilgo instrumentu aparta, disko konpaktu bat grabatu baitzuen harekin”. Kontzertua abuztuaren 4an arratsaldeko 20:00etan Salbatore Parrokian. Emanaldirako sarrera doan. 

 

Argazkia: quincenamusical.eus