2019/08/17 10:34 - 10:34
"Rikardo Arregi, iraultzailearen presak" film laburraren pasarte batzuk Usurbilen grabatuko dira. Errodajean parte hartu nahi duzuen guztiok bidali zuen datuak eta argazki bat cristina@malutafilms.eus helbide elektronikora. "Trukean, egun zoragarri bat pasatuko duzue, Usurbilgo 60ko hamarkadako gertaera esanguratsuenetako bat berregiten eta bazkari eder batera gonbidatuko zaituztegu”, Maluta Films ekoiztetxekoek aditzera eman dutenez.