Akabo oporrak NOAUA!rentzat ere, hurrengo aldizkaria irailaren 6an

Oporraldia amaituta, NOAUA! ere eguneroko bidera itzuliko da pixkanaka gaurtik. Web orrialde eta sare sozialak egunerokoan elikatzeari ekingo diogu berriz. Azken asteotako etenaldiaren osteko lehen aldizkaria, irailaren 6an.

Herriko berriez freskatzeko gogoz zarete? Abuztu amaierarekin batera, egunerokora itzultzen hasteko garaia dugu gehienok, baita NOAUA!kook ere. Gaurtik aurrera, web orrialde eta sare sozialak edukiz hornituko ditugu egunerokoan. Adi, lehen aldizkaria aldiz irailaren 6an plazaratuko dugu. Honenbestez, udako oporraldi osteko lehen aldizkari horretarako ohar edo zorion agurrik baldin baduzue, irailaren 2a baino lehen helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera edo bulegora. Argibide gehiago, 943 360 321 telefono zenbakian. 

Egin zaitez NOAUA!kide
Usurbilgo berri jaso, NOAUA! K.E.-k antolaturiko ekitaldietarako sarbidea merkeago izan, errenta aitorpenean hobaria aplikatu edota antolatzen ditugun sari ezberdinen zozketako onuradun izan nahi baduzue, oraintxe duzue aukera ezin eskurago; egin zaitez NOAUA!ko bazkide! 

Uztailaren 15ean hasi genituen urtero bazkidetza kobraketak. Banku bidez, hala egiteko baimena emana zenutenon kasuan. Bestela, NOAUA!ren kontuan egin behar ziren ordainketak edo ordainketa Bordaberri 3ko egoitzara etorrita egin. Arazorik izan edo zalantzaren bat baldin baduzue bazkidetza kobraketarekin deitu 943 360 321 telefono zenbakira. Azken urtean, zuen datu pertsonaletan aldaketarik izan baduzue ahalik eta lasterren jakinaraztea eskertuko genizueke.

Beste behin, eskertu egin nahi dizuegu, aurrera jarraitzeko ezinbestekoa zaigun zure ekarpenarekin NOAUA! babesteko egiten duzuen ahalegina.