Ordua: 21:00.
Tokia: Artzabal taberna.
Zehaztasunak: 2007. urtean eratu zen Masustaren Kofradia Txirristra Tabernan bost lagunekin. Geroztik, urtez urte ospatzen da irailean Kofradiaren Eguna. Aurten, hamazazpigarren kofradea izendatuko da.
Egitaraua:
· Afari irekia Artzabal tabernan. (Aldez aurretik izena eman behar da.) · Kofradegaiaren aurkezpena.
· jantzi banaketa eta janztea.
· Masustaren propietateen irakurketa.
· Kofrade berriaren zin egitea.
· Hurrengo urterako kofradegaiaren izendapena. · Masustaren ereserkia.
Dena jai eta kantu giroan ospatzen da. Ekintza erabat irekia da etorri nahi duen herritarrarentzat.