Lasterkariak 12. Baxurde Kroserako izen ematen hasiak

Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko probarako izen ematea zabalik dago. Lehen parte hartzaileak inskripzioak bideratzen hasiak dira. Heldu eta haur, lasterka bizian ikusiko ditugu irailaren 15ean.

Entrenatu behar duenak mugi dadila, konturatzerako hemen izango dugu eta 12. Baxurde Krosa. Ziztu bizian helduko da Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko proba, irailaren 15ean. 

Bezperarako, irailaren 14ra arteko tartea duzue hamabigarren edizioko inskripzioak bideratzeko. Bi bideotatik: kronoak.com atarian sartuta edo Oiardo Kiroldegian eskuragarri izango dituzuen inprimakiak beteta. 

Iazko formula errepikatuko dute aurten; helduentzako ibilbide bakarra iragarri dute, frontoian hasi eta amaituko den 10,75 kilometrokoa. "Herriko kaxkoa eta baserri bideetatik igarotzen da froga eta gehienean laua izango da, aldapa batzuk medio eta asfalto, hormigoi edo arri-txintxarreko bideen artean igaroko da", iragarri du Baxurde Txiki U.T.T.-k.

Haur eta gaztetxoentzako lasterketak ere iragarri dituzte. Helduena abiatu ostean, herrian barrena ospatuko dira, lehiakoarrak izango ez diren kross gaztetxook. Segidan dituzue xehetasunak.

IBILBIDEAK
Helduen krossa


Haurren krossa: benjaminak eta alebinak



Haurren krossa: infantilak eta kadeteak


12. BAXURDE KROSSA

Eguna: irailak 15, igandea.
Ordua: 10:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia, irteera eta helmuga.
Zehaztasunak: 
10:30 Helduen lasterketa frontoitik: 10,75 kilometroko ibilbidea.
12:00 Haurren lasterketa ez lehiakorra: benjaminen (2010-11 urteetan jaiotako 8-9 urtekoen) eta alebinen (2008-09 urteetan jaiotako 10-11 urtekoen) 600 metroko ibilbidea.
12:10 Haurren lasterketa ez lehiakorra: infantilen (2006-07 urte arteetan jaiotako 12-13 urtekoen) eta kadeteen (2004-05 urte arteetan jaiotako 14-15 urtekoen) 1.000 metroko ibilbidea.
Oharra: prebenjaminen 200 metroko lasterketa.
Izen ematea: irailaren 14ko 16:00ak arte kronoak.com atarian edo Oiardo Kiroldegian eskuragarri izango diren inprimakiak beteta.
Lasterketa egunerako oharrak:
-9:00etatik aurrera, dortsal eta txip banaketa frontoian.
-Kontsigna: arropa uzteko lekua lasterketaren irteeratik gertu, frontoian.
-Zerbitzuak/sariak: parte hartzaile guztientzat asegurua, probaren erdian ur-hornidura, froga amaieran hamaiketakoa, dutxa zerbitzua Kiroldegian bertan, lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria, parte hartzaile guztientzat oparia eta beste hainbat opariren zozketa.
Informazio gehiago: kronoak.com
Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.